- 44/2024 DEKRETUA, urriaren 24koa, lehendakariarena, Gernika 1937. Bakearen Museoa Fundazioaren Patronatua osatuko duten kideak izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu44/2024 DEKRETUA, urriaren 24koa, lehendakariarena, Gernika 1937. Bakearen Museoa Fundazioaren Patronatua osatuko duten kideak izendatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 213
- Hurrenkera-zk.: 4982
- Xedapen-zk.: 44
- Xedapen-data: 2024/10/24
- Argitaratze-data: 2024/10/31
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa
Testu legala
Gernika 1937. Bakearen Museoa Fundazioa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Gernika-Lumoko Udalak osatzen dute. Fundazioaren helburu nagusia «Gernika 1937. Bakearen Museoa» zuzentzea, mantentzea, kontserbatzea eta sustatzea da. Museo horrek Gernika-Lumoko bonbardaketaren eta Gerra Zibilak eta gerraosteak Euskadin eragin zutenaren historia eta memoria sustatzeko eta zabaltzeko edukiak eta dokumentazioa bildu, gorde eta erakutsiko ditu. Era berean, museo horretan Gernikako bonbardaketari buruzko dokumentazio-zentro bat egongo da.
Gernika 1937. Bakearen Museoa Fundazioaren estatutuen 8.3 artikuluaren arabera, erakunde fundatzaileak Patronatuko kide izango dira, eta ordezkari hauek izango dituzte:
Eusko Jaurlaritzako 3 ordezkari, lehendakariak izendatuak.
Bizkaiko Foru Aldundiak izendatutako 3 pertsona.
Gernika-Lumoko Udalak izendatutako 3 pertsona.
legegintzaldia abiatu dela-eta, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak ordezkari berriak proposatu ditu, eta, beraz, lehendakariari Eusko Jaurlaritzak Gernika 1937. Bakearen Museoa Fundazioaren Patronatuan izango dituen ordezkariak izendatzea dagokio.
Horren ondorioz, hauxe
Jose Alfredo Retortillo Paniagua, Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordea.
Alberto Alonso Martín, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.
Jagoba Álvarez Ereño, Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasunaren zuzendaria.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan sortuko ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko urriaren 24an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.


