- 8/2017 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, Lehendakariarena, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko zenbait kideren izendapena aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu8/2017 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, Lehendakariarena, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko zenbait kideren izendapena aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 54
- Hurrenkera-zk.: 1425
- Xedapen-zk.: 8
- Xedapen-data: 2017/03/10
- Argitaratze-data: 2017/03/17
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Lehendakariaren uztailaren 7ko 18/2016 Dekretuaren bitartez, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluko kideak izendatu ziren.
Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluari buruzko maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretuaren 5. artikuluan ezarritakoaren arabera, administrazio publikoen ordezkariak eta gizarte zibilarenak izango dira kontseilu horretako kideak. Administrazio publikoen aldetik, hezkuntza-arloan eskumena duen sailak beste ordezkari batzuk aukeratu ditu kontseilurako.
Horren ondorioz, eta maiatzaren 17ko 75/2016 Dekretuaren 6. artikuluan ezarritakoaren arabera, hauxe
Titularra: José Ignacio Bañuelos Ibáñez jauna, Sailburuaren Kabineteko zuzendaria.
Ordezkoa: Lucía Torrealday Berrueco andrea, Hizkuntza Berriztatzeko zuzendaria.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Sinatzen den egunetik aurrera izango ondorioak dekretu honek.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Argitara bedi dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, denek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko martxoaren 10ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.


