- HUTS ZUZENKETA, honako dekretu honena: 262/2017 Dekretua, abenduaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko prozedurari buruzko dekretua hirugarrenez aldatzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendari-karguaren berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko Dekretua aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTS ZUZENKETA, honako dekretu honena: 262/2017 Dekretua, abenduaren 5ekoa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargua uzteko prozedurari buruzko dekretua hirugarrenez aldatzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendari-karguaren berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 25
- Hurrenkera-zk.: 614
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/12/05
- Argitaratze-data: 2018/02/05
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa; Herrizaingoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.
Era horretako hutsak aurkitu dira abenduaren 5eko 262/2017 Dekretuaren testuan (2017ko abenduaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 236. zk.). Dekretu horren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren mendeko Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako zuzendariak aukeratzeko, eta pertsona bakarreko beste gobernu-organoak izendatzeko eta kargutik kentzeko prozedurari buruzko dekretua hirugarrenez aldatzen da eta Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoetako zuzendari-karguaren berariazko ordainsari-osagarriaren zati bat finkatzeko dekretua aldatzen da. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
Euskarazko testuan, 2017/5958 (15/9) orrialdean, honela dio:
Zuzendaritza-proiektuak (eranskin eta guzti), gehienez ere, DIN A4ko 15 orrialde izango ditu; alde bakarretik idatzita, Arial edo Times New Roman letra-tipoa eta 11 puntuko letra-tamaina edo handiagoa erabliz, eta konprimatu gabe.
baina honela esan behar du:
Zuzendaritza-proiektuak (eranskin eta guzti), gehienez ere, DIN A4ko 15 orrialde izango ditu; alde bakarretik idatzita, Arial edo Times New Roman letra-tipoa eta 11 puntuko letra-tamaina edo handiagoa erabiliz, eta konprimatu gabe. Lerroarteko tartea 1,5ekoa edo handiagoa izango da.


