- HUTSEN ZUZENKETA, dekretu honena: 49/2016 Dekretua, martxoaren 22koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, dekretu honena: 49/2016 Dekretua, martxoaren 22koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 76
- Hurrenkera-zk.: 1687
- Xedapen-zk.: 49
- Xedapen-data: 2016/03/22
- Argitaratze-data: 2016/04/22
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak ikusi dira Euskal Autonomia Erkidegoko kargu publikoen katalogo eguneratua onartzen duen martxoaren 22ko 49/2016 Dekretuaren testuan (2016ko martxoaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 59. zk.). Hori dela-eta, honako zuzenketa hauek egin behar dira:
eranskinean, 2016/1321 (14/20) orria, bi bertsioetan (gaztelaniazkoan eta euskarazkoan), IX.5.9) atalean
Honela dio:
Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua.
Zuzendari gerentea, 2. mailakoa.
Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 2. mailakoa.
Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.
Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa.
Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.
Baina honela esan behar du:
Barrualde-Galdakaoko Erakunde Sanitario Integratua.
Zuzendari gerentea, 2. mailakoa.
Integrazio Asistentzialeko zuzendaria, 2. mailakoa.
Zuzendari medikoa, 2. mailakoa.
Erizaintzako zuzendaria, 2. mailakoa
Ekonomia eta Finantzetako zuzendaria, 2. mailakoa.
Langileen zuzendaria, 2. mailakoa.


