- HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 204/2015 Dekretua, azaroaren 3koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Estatutuei buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: 204/2015 Dekretua, azaroaren 3koa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Estatutuei buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 23
- Hurrenkera-zk.: 508
- Xedapen-zk.: 204
- Xedapen-data: 2015/11/03
- Argitaratze-data: 2016/02/04
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak aurkitu direnez Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren Estatutuei buruzko azaroaren 3ko 204/2015 Dekretuan (2015eko azaroaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 212. zk.), dagokion zuzenketa egiten da hemen.
Euskarazko bertsioaren 2015/4701 (11/4) orrialdean, eranskinean jasotako estatutuen 7. 2 artikuluan, honela dio:
Erakunde bakoitzak kide bakoitzarentzako ordezkari bat izendatu ahal izango du.
Baina honela esan behar du:
Izendatutako kide titular bakoitzarentzako ordezko bat izendatu ahal izango du erakunde bakoitzak.


