Euskadi.eus
  • HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «396/2013 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan kanpinak eta beste kanpaketa-turismoko modalitate batzuk arautzeari buruzkoa». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «396/2013 Dekretua, uztailaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan kanpinak eta beste kanpaketa-turismoko modalitate batzuk arautzeari buruzkoa».

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 129
  • Hurrenkera-zk.: 3069
  • Xedapen-zk.: 396
  • Xedapen-data: 2013/07/30
  • Argitaratze-data: 2015/07/10

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Akatsak atzeman ziren Euskal Autonomia Erkidegoan kanpinak eta beste kanpaketa-turismoko modalitate batzuk arautzeari buruzko uztailaren 30eko 396/2013 Dekretuan (2013ko irailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 170 zk.), eta jarraian zuzentzen dira:

2013/3845 (39/28) orrialdean, euskarazko testuan, hau esaten den lekuan:

Iragaitzazko autokarabanen eta karabanen harrera-eremu bereziak behar bezala mugatu, hornitu eta egokitutako lursailak dira; ibilgailu mota horien erabiltzaileentzako irekita egongo dira gune horiek, autokarabana eta karabanek (bost ibilgailuk, gutxienez), bidean doazela atsedena hartzeko eta ibilgailuetan pilatutako hondakinak uzteko aukera izan dezaten. Alde horretatik, kontuan hartu beharko da, orobat, autokarabana eta karabanen geldialdi, aparkatze eta kanpatzeari buruz 2.c) artikuluan xedatutakoa ere.

Honako hau esan behar du:

Iragaitzazko autokarabanen eta karabanen harrera-eremu bereziak behar bezala mugatu, hornitu eta egokitutako lursailak dira; ibilgailu mota horien erabiltzaileentzako irekita egongo dira gune horiek prezio baten truke, autokarabana eta karabanek (bost ibilgailuk, gutxienez), bidean doazela atsedena hartzeko eta ibilgailuetan pilatutako hondakinak uzteko aukera izan dezaten. Alde horretatik, kontuan hartu beharko da, orobat, autokarabana eta karabanen geldialdi, aparkatze eta kanpatzeari buruz 2.c) artikuluan xedatutakoa ere.

Lehenengo Xedapen Iragankorraren 1. puntuko bigarren lerroaldean, gaztelaniazko bertsioan 2013/3845 (34/40) orrialdean eta euskaraz 2013/3845 (39/33) orrialdean,

Honela dio:

Lehendik martxan diren kanpinei ez zaizkie aplikatuko ez 9. artikuluan xedatutakoa, ezta Dekretu honetan ezarritako gutxieneko azalerak ere. Era berean, Euskal Herriko kanpinen antolaketari buruzko martxoaren 16ko 41/1981 Dekretuaren 29.2.2 artikuluan zehaztutakoaren arabera, partzela murriztuak dituzten kanpinek aukera izango dute, Dekretu hau indarrean sartzean, partzela murriztu horiek mantentzeko.

Honako hau esan behar du:

Lehendik martxan diren kanpinei ez zaizkie aplikatuko ez 6. artikuluan xedatutakoa, ezta Dekretu honetan ezarritako gutxieneko azalerak ere. Era berean, Euskal Herriko kanpinen antolaketari buruzko martxoaren 16ko 41/1981 Dekretuaren 29.2.2 artikuluan zehaztutakoaren arabera, partzela murriztuak dituzten kanpinek aukera izango dute, Dekretu hau indarrean sartzean, partzela murriztu horiek mantentzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.