- 1031/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miguel Hernández Fernández jauna Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1031/2015 EBAZPENA, maiatzaren 15ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miguel Hernández Fernández jauna Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 110
- Hurrenkera-zk.: 2627
- Xedapen-zk.: 1031
- Xedapen-data: 2015/05/15
- Argitaratze-data: 2015/06/15
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdia aztertu da. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren otsailaren 2ko 253/2015 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2015eko martxoaren 9ko EHAAn (46. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagai bakarrak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haren baldintza profesionalak <<curriculum vitae>>n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Miguel Hernández Fernández jauna deialdiko lanposturako egokia dela, eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Hori dela eta, Zuzendaritza Nagusiak hau
Lehenengoa. Miguel Hernández Fernández jauna Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2015eko maiatzaren 15etik aurrera emango ditu ekonomia eta administrazio ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 15a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: 1554/2016 EBAZPENA, abenduaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzenda
- Zuzendutakoa: 126/2016 EBAZPENA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, 1031/2015 Ebazpena zuzentzeko dena. Ebazpen horren bidez, Miguel Hernández Fernández jauna Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko izen
- Ikus: 253/2015 EBAZPENA, otsailaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Uribeko Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko zuzendariaren lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.


