Euskadi.eus
  • 105/2021 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza baliabideen zuzendariarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Transplanteetako Lurralde Koordinatzaile (Gipuzkoa) lanpostua betetzeko deialdia hutsik geratzen dela adierazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

105/2021 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza baliabideen zuzendariarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Transplanteetako Lurralde Koordinatzaile (Gipuzkoa) lanpostua betetzeko deialdia hutsik geratzen dela adierazten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 63
  • Hurrenkera-zk.: 1840
  • Xedapen-zk.: 105
  • Xedapen-data: 2021/03/08
  • Argitaratze-data: 2021/03/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertua izan da Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Transplanteetako Lurralde Koordinatzaile (Gipuzkoa) lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren abenduaren 22ko 589/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2021eko urtarrilaren 22ko EHAAn (15. zk.). Eskaerak aurkezteko epea bukatuta, hautagaitza bakarra aurkeztu da behar bezala eta epe barruan, eta hautagai horrek uko egin zion.

Hori dela eta, Zuzendaritza honek erabaki du deialdia hutsik uztea, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, zera

Lehenengoa. Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Transplanteetako Lurralde Koordinatzaile (Gipuzkoa) lanpostua hornitzeko deialdia hutsik geratu dela adieraztea.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari; horretarako, hilabeteko epea egongo da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko martxoaren 8a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

MARIA PILAR URIARTE BRIZUELA.