- 1224/2022 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Jose Agustín Agirre Aranburu jauna Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente izendatzen den. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1224/2022 EBAZPENA, ekainaren 6koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Jose Agustín Agirre Aranburu jauna Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente izendatzen den.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 122
- Hurrenkera-zk.: 2876
- Xedapen-zk.: 1224
- Xedapen-data: 2022/06/06
- Argitaratze-data: 2022/06/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearen lanpostua betetzeko deialdia 2022ko maiatzaren 11ko EHAAn (90. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 3ko 1095/2022 Ebazpenaren bidez.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da; lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, eta haien baldintza profesionalak baloratu dira aurkeztutako merezimenduen arabera.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Jose Agustín Agirre Aranburu jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,
Lehenengoa. Jose Agustín Agirre Aranburu jauna Osakidetzako Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2022ko ekainaren 10etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2022ko ekainaren 6a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


