- 153/2026 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Bizkaiko Emergentzietako Zerbitzuko burua bere kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu153/2026 EBAZPENA, otsailaren 27koa, Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Bizkaiko Emergentzietako Zerbitzuko burua bere kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 65
- Hurrenkera-zk.: 1504
- Xedapen-zk.: 153
- Xedapen-data: 2026/02/27
- Argitaratze-data: 2026/04/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearen 55/2023 Ebazpenaren bidez, Isabel Castelo Tarrío Bizkaiko Emergentzietako Zerbitzuko buru izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
Lehenengoa. Isabel Castelo Tarrío Bizkaiko Emergentzietako Zerbitzuko buruaren kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2025eko abenduaren 30eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea, eta interesdunari eta Langileen Zuzendaritzari horren berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko otsailaren 27a.
Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentea,
ELEDER RÍOS LORENZO.


