Euskadi.eus
  • 1563/2026 EBAZPENA, irailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: 1370/2026 Ebazpena, uztailaren 24koa, zeinaren bidez izendatzen baita estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea, fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko farmazialari kategorian (farmaziako fakultatibo tekniko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1563/2026 EBAZPENA, irailaren 14koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez ebazpen hau aldatzen baita: 1370/2026 Ebazpena, uztailaren 24koa, zeinaren bidez izendatzen baita estatutupeko langile bihurtzeko hautaketa-probetarako epaimahai kalifikatzailea, fakultatibo medikoen eta teknikoen lanbide-taldeko farmazialari kategorian (farmaziako fakultatibo tekniko lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetarako.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 4289
  • Xedapen-zk.: 1563
  • Xedapen-data: 2026/09/14
  • Argitaratze-data: 2026/10/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Indarrean dagoen legeriak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

Lehenengoa. Honela aldatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 24ko 1370/2026 Ebazpena, farmazialari kategoriako (farmaziako fakultatibo tekniko lanpostu funtzionalaren) epaimahaiaren osaerari dagokionez:

  1. Iratxe Bengoa Alonso andrea idazkari titular izendatu izana errebokatzea.

  2. Carlos Lafuente Zugasti jauna idazkari titular izendatzea.

  3. Carlos Lafuente Zugasti jauna ordezko idazkari izendatu izana errebokatzea.

  4. María José Llarena Cuevas andrea ordezko idazkari izendatzea.

    Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

    Hirugarrena. Aintzat harturik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 28ko 120/2026 Ebazpenaren 24. oinarrian ezarritakoa, ebazpen horren bidez onartu baitziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko deitu ziren 2023-2024-2025eko hautaketa-prozesuak arautzen dituzten oinarri orokorrak, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2026ko irailaren 14a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.