- 1783/2024 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Enrique Manuel Bárez Hernández jauna izendatzen baita Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente lanpostua betetzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1783/2024 EBAZPENA, abenduaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Enrique Manuel Bárez Hernández jauna izendatzen baita Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerente lanpostua betetzeko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 13
- Hurrenkera-zk.: 318
- Xedapen-zk.: 1783
- Xedapen-data: 2024/12/19
- Argitaratze-data: 2025/01/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Ikusi da Arabako Erakunde Sanitario Integratuak zuzendari-gerente lanpostua betetzeko deialdia egin zuela, Osakidetzako zuzendari nagusiaren azaroaren 19ko 1605/2024 Ebazpenaren bidez egindakoa (abenduaren 2ko EHAA, 234. zk.).
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta hautagaiek lanpostu horretan jarduteko aurkeztu duten dokumentazioa aztertu da, baita baloratu ere, haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera.
Aurkeztutako agiriak aztertu ondoren, ikusi da Enrique Manuel Bárez Hernández jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela.
Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek
Lehenengoa. Enrique Manuel Bárez Hernández jauna izendatzea zuzendari-gerente, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Bigarrena. Izendapen honek 2024ko abenduaren 20tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 19a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


