- 19/2015 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako honako erabaki hau argitara emateko dena: Erabakia, zeinaren bidez aldatzen baita 2013ko maiatzaren 28ko Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko kargu publikodunen eta behin-behineko langileen Etika eta Jokabide Kodea onartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu19/2015 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako honako erabaki hau argitara emateko dena: Erabakia, zeinaren bidez aldatzen baita 2013ko maiatzaren 28ko Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko kargu publikodunen eta behin-behineko langileen Etika eta Jokabide Kodea onartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 55
- Hurrenkera-zk.: 1361
- Xedapen-zk.: 19
- Xedapen-data: 2015/03/17
- Argitaratze-data: 2015/03/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2015eko martxoaren 17ko bilkuran, erabaki bat onartu zuen, zeinaren bidez aldatzen baita 2013ko maiatzaren 28ko Erabakia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko kargu publikodunen eta behin-behineko langileen Etika eta Jokabide Kodea onartzen duena. Eta aldaketa horren berri emateko, honako hau
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 17a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.
Jaurlaritzaren Kontseiluak 2013ko maiatzaren 28an hartutako Erabakiaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko kargu publikoen eta behin-behineko langileen Etika eta Jokabide Kodea onartu zen.
Kode horretako 1.3 paragrafoan zehazten denez, «hartan jasotako balioak, printzipioak eta, hala egokituz gero, jokabideak berehala egokituko dira Eusko Legebiltzarraren legeek gai honetan jasotako aurreikuspenetara, betiere azken horiek eta aurreko haiek zerbaitetan bat ez badatoz».
Bestalde, Kodearen 1.4 paragrafoan aditzera ematen denez, «Nolanahi ere, [...] tresna bizia eta malgua da, eta aldatu, egokitu eta zuzendu ahal izango da Etika Publikorako Batzordeak, urtero egindako txostenen arabera, berariaz emandako gomendioak eta proposamenak kontuan hartuta». Horri lotuta, 16.5 paragrafoan esaten denez, «urtean behin txosten bat egingo da Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko kargu publikodunek eta parekatuek Etika eta Jokabide Kodea betetzen dutela ikuskatzeko. Txostenak gomendioak jaso ahal izango ditu, eta Eusko Jaurlaritzari aurkeztuko zaio».
Kargu publikodunen Jokabide Kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legea, berriz, 2014ko azaroaren 1ean sartu zen indarrean (2014ko abuztuaren 1eko EHAA, 145. zk.). Lege horren 11. artikuluan ezartzen denez, «etika eta gobernu onaren kode batean jaso eta garatuko dira legearen 5, 6, 7 eta 8. artikuluetan araututako jarduera- eta jokabide-printzipioak; kode horri ahal den zabalkunde eta publizitate handiena emango zaio, eta atxikitzeko sistema batez hornituko da, bai eta jarraipen eta ebaluazioa egiteko sistema batez ere».
Bestalde, Etika eta Jokabide Kodearen 1.3 paragrafoan xedatutakoari jarraikiz, ezinbestekoa da Kodearen edukia aipatutako lege horren aurreikuspenetara egokitzea, legez eskatutako aldaketak, ezabaketak eta eransketak eginda Kodearen testuan.
Hala, hartzaileei buruzko paragrafoak aldatu behar dira zehazki, 2.1 eta 2.2 paragrafoak, aipatutako lege horren 2. artikuluan agindutakora egokitzeko, haren aplikazio-eremua zehazten baita artikulu horretan.
Era berean, zabaldu behar da Kodean berariaz jasotako balio, printzipio eta jokabideen multzoa, ekainaren 26ko 1/2014 Legearen II. kapituluan zehaztutakoak sartuta, kapitulu horretan finkatzen baitira «Kargu publikodunen jokabide-kodea zuzentzen duten printzipio orokorrak».
Bestalde, Etika eta Jokabide Kodearen 16.5 paragrafoan xedatutakoa betetzeko, 2013ko urritik 2014ko abendura bitarteko aldiari dagokion txostena igorri dio Etika Publikorako Batzordeak Jaurlaritzaren Kontseiluari, eta, txosten horretan, zenbait jarduera-proposamen jaso dira «Ondorioak eta gomendioak» izeneko atalean.
Hona, zehazki, gomendio horietako zenbait:
Eusko Jaurlaritzak «EJK alda dezala behar den garaian eta EJK-ko 3.2 atalean aurrez ikusitako neurrien sorta zabaldu dezala, hautematen diren ez betetzeen ondorioak modulatu ahal izateko horien ahalik eta larritasun handien edo txikienarekin, esparru horretan ere proportzionaltasun-printzipioa betez».
EPBren funtzionamendu telematikoaren eraginkortasuna egiaztatuta dagoenez, «EJKren 16.4 atala alda dadila, EPBren bertaratutako urteko bilera kopurua bakarrera murrizteko».
Azaldutako guztia kontuan hartuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta gaia eztabaidatu ondoren, honako hau erabaki du:
ERABAKIA
Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko kargu publikodunen eta behin-behineko langileen Etika eta Jokabide Kodeko 2.1 eta 2.2 paragrafoak aldatzea (Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 28ko Erabakiaren bidez onartu zen Kodea). Hala, aurrerantzean, honela idatzita geratuko dira:
Hauek dira Etika eta Jokabide Kodearen hartzaileak:
Lehendakaria eta Jaurlaritzako gainerako kideak.
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. artikuluan aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-kargudunak eta sortzeko arauan edo izendapenean horiekin parekatutakoak.
Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko zuzendariak, baldin eta indarrean dauden arauetan Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko goi-karguekin parekaturik badaude. Zuzendari horiek nor diren azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago zehazturik 7. artikuluan, hain zuzen, legegintzako dekretu horretan onartu baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina.
Eusko Jaurlaritzak edo lege honen aplikazio-eremuan sartuta dauden kargu publikodunetako batek zuzendaritza- edo administrazio-kargu bat betetzeko izendatzen dituzten pertsonak, halako karguak izaera eta kapitalaren zatirik handiena pribatua duten erakundeetan badaude, edo kargua dagoen erakundearen kontrola, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan adierazitakoaren arabera, hainbat administrazio publikori edo haien sektore publikoei badagokie, betiere izendatze-egintzan hala ezarrita dagoenean.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko eta Lan Harremanen Kontseiluko Lehendakaritzako eta Idazkaritza Nagusiko titularrak; Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Zuzendaritzako titularra, eta Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko Kontratuen inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoko kideak.
Euskal Autonomia Erkidegoaren edo Eusko Legebiltzarraren zerbitzura dagoen beste edozein pertsona, baldin eta dagokion organoaren sorrera-arauan edo izendapenean artikulu honetan aipatzen diren kargu publikodunetako baten batekin parekatuta badago.
Zuzendariaren pareko edo goragoko maila duten Euskal Autonomia Erkidegoko behin-behineko langileak.
2 eta 2.3 idatzi-zatiak izango dira gaur egun 2.3 eta 2.4 idatzi-zatiak direnak.
Bigarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko kargu publikodunen eta behin-behineko langileen Etika eta Jokabide Kodeko 3.1 paragrafoa aldatzea (Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 28ko Erabakiaren bidez onartu zen Kodea). Hala, aurrerantzean, honela idatzita geratuko da:
1 paragrafoan zehaztutako kargu publikoek eta haien pareko karguek berariaz bete beharko dituzte kode honetako 4. paragrafotik 15.era jasotako balioak, printzipioak eta jokabideak, bai eta ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 5, 6, 7 eta 8. artikuluetan zehaztutakoak ere. Arau horiek gutxieneko estandarrak dira, eta, beraz, osatu daitezke beren eskakizun-mailetan, kasuan kasuko esparruetan edo erakundeetan onartzen diren berariazko edo sektoreko kodeen bidez.
Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta Instituzionaleko kargu publikodunen eta behin-behineko langileen Etika eta Jokabide Kodeko 3.2 paragrafoa aldatzea (Jaurlaritzaren Kontseiluaren 2013ko maiatzaren 28ko Erabakiaren bidez onartu zen Kodea). Hala, aurrerantzean, honela idatzita geratuko da:
Sinesgarriro egiaztatutakoan kode honetan edo ekainaren 26ko 1/2014 Legearen 5, 6, 7 eta 8. artikuluetan jasotako arau etikoak eta jokabide-arauak urratu direla edo ez direla behar adina bete, Etika Publikorako Batzordeak ondoren azaldutako neurrietakoren bat hartzea proposatuko dio dena delako kargu publikoa izendatu behar duen organoari, kontuan hartuta betiere zer-nolako larritasuna izan duen gertakariak, zer eragin publiko duen eta zer ondorio ekarri dizkion irudi instituzionalari. Hona, bada, neurriok:
Gertakarian parte hartu duen pertsona (edo parte hartu duten pertsonak) kargutik berehala kentzea.
Egiaztatutako gertakarien larritasunarekin bat datozen bestelako neurri batzuk hartzea, zehapen izan gabe eraginkorrak izango direnak kargu publikodunen jardunbidea alderdi etikotik zuzentzeko, artezteko eta hobetzeko.
Egiaztatutako gertakariak delitu, falta edo arau-hauste administratibo izan badaitezke, Etika Publikorako Batzordeak neurri hauek hartuko ditu, kasuan kasu:
Fiskaltzara igortzea gaia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko organo eskudunaren bidez, dena delako egite edo ez-egite hori delitua edo falta izan badaiteke.
Eskumeneko administrazio-organoari igortzea gaia, egindako diziplinako arau-haustearen gaineko izapideak abiarazi, bideratu eta, hala egokituz gero, zehapena ezartzeko.
Laugarrena. EJKren 16.4 artikulua aldatzea. Honela idatzita geratuko da:
Etika Publikorako Batzordea, gutxienez, urtean behin bilduko da, idazkariak aldez aurretik deialdia eginda lehendakariaren aginduz.
Aurrekoa betetzeari utzi gabe, landu beharreko gaien izaera eta larritasunaren arabera beharrezko jotzen dituen ezohiko bilera guztiak egin ahal izango ditu, eta bilera horiek presentzialak edo baliabide telematikoen bidezkoak izango dira.
Bosgarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Deuseztatutakoa: 67/2016 EBAZPENA, azaroaren 22koa, Erakunde Harremanetarako sailburuordearena. Ebazpen honen bidez, Gobernu Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzen da, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta bere sektore publikoko kargu publiko
- Aldatzen du: 13/2013 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako honako erabaki hau argitara emateko dena: «Erabaia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio oro


