- 2221/2015 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Adolfo José Delgado Fontaneda jauna Araba Eskualdeko zuzendari medikoaren kargutik kentzen duena - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2221/2015 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Adolfo José Delgado Fontaneda jauna Araba Eskualdeko zuzendari medikoaren kargutik kentzen duena
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 447
- Xedapen-zk.: 2221
- Xedapen-data: 2015/12/29
- Argitaratze-data: 2016/02/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 31ko 103/2012 Ebazpenaren bidez, Adolfo José Delgado Fontaneda jauna Araba Eskualdeko zuzendari mediko izendatu zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2015eko abenduaren 28ko Akordioaren bidez Araba Eskualdea Zerbitzu Erakundea kendu egiten da.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, zuzendaritza nagusi honek hauxe
Lehenengoa. Adolfo José Delgado Fontaneda jauna Araba Eskualdeko Zuzendari Medikoaren kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena. Ebazpen hau 2015eko abenduaren 31tik aurrera sartuko da indarrean.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Araba Eskualdeari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


