- 2226/2015 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Iñigo Arcaute Cordón jauna Lezako Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren kargutik kentzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu2226/2015 EBAZPENA, abenduaren 29koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Iñigo Arcaute Cordón jauna Lezako Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren kargutik kentzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 20
- Hurrenkera-zk.: 452
- Xedapen-zk.: 2226
- Xedapen-data: 2015/12/29
- Argitaratze-data: 2016/02/01
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 281/2014 Ebazpenaren bidez (apiririlaren 23ko EHAA, 76. zk.), Iñigo Arcaute Cordón jauna Lezako Ospitaleko Pertsonaleko zuzendari izendatu zen.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2015eko abenduaren 28ko Akordioaren bidez Lezako Ospitaleko Zerbitzu Erakundea kendu egiten da.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, zuzendaritza nagusi honek hauxe
Lehenengoa. Iñigo Arcaute Cordón jauna Lezako Ospitaleko Pertsonaleko zuzendariaren kargutik kentzea eta egindako zerbitzuak eskertzea.
Bigarrena. Ebazpen hau 2015eko abenduaren 31tik aurrera sartuko da indarrean.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunari, Lezako Ospitaleari eta Giza Baliabideetako Zuzendariordetzari jakinaraztea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 29a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.


