Euskadi.eus
  • 275/2026 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez sukaldeko buru bat izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

275/2026 EBAZPENA, irailaren 10ekoa, Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez sukaldeko buru bat izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 192
  • Hurrenkera-zk.: 4139
  • Xedapen-zk.: 275
  • Xedapen-data: 2026/09/10
  • Argitaratze-data: 2026/10/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

184/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen sukaldeko buru lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Gorka Tubilla Arteche jaunak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori sukaldeko buru izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,

Lehenengoa. Sukaldeko buru izendatzea Gorka Tubilla Arteche jauna, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gorlizko Ospitalean.

Bigarrena. Izendapen honek EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena. Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.

Laugarrena. Interesdunari eta Uribeko ESIari ebazpen honen berri ematea.

Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Gorliz, 2026ko irailaren 10a.

Gorlizko Ospitaleko zuzendari-gerentea,

JESÚS MARÍA ROMÓN MARTÍNEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik