- 301/2021 EBAZPENA, urriaren 11koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Fernando Escaño Núñez jauna Errehabilitazioko Gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu301/2021 EBAZPENA, urriaren 11koa, Barakaldo-Sestaoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Fernando Escaño Núñez jauna Errehabilitazioko Gainbegirale kargutik kendu egin den, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Barakaldo-Sestaoko ESIan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 5562
- Xedapen-zk.: 301
- Xedapen-data: 2021/10/11
- Argitaratze-data: 2021/11/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
125/2017 Ebazpenaren bidez, Fernando Escaño Núñez jauna Errehabilitazioko Gainbegirale izendatu zuten Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIan.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
Lehenengoa. Fernando Escaño Núñez jauna Errehabilitazioko Gainbegirale kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetzako Barakaldo-Sestaoko ESIan; eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2021eko urriaren 12tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Interesdunari eta Gorlizko Ospitaleari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Barakaldo, 2021eko urriaren 11.
Barakaldo-Sestaoko ESIko zuzendari-gerentea,
JOSEBA JULEN BALLESTERO ZARRAGA.


