- 46/2022 EBAZPENA, urriaren 28koa, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan (Araba) gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu46/2022 EBAZPENA, urriaren 28koa, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan (Araba) gainbegirale lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 223
- Hurrenkera-zk.: 5040
- Xedapen-zk.: 46
- Xedapen-data: 2022/10/28
- Argitaratze-data: 2022/11/22
Gaikako eremua
- Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroan (Araba) gainbegirale lanpostu bat hutsik geratzear dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarri hauen arabera
OINARRIAK
Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.
B1 lanbide-taldeko titulazioa izatea.
Gutxienez 3 urteko lan-esperientzia edukitzea B1 lanbide-taldean.
Hizkuntza-eskakizuna: 2. HE, derrigortasun-datarik gabe.
Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betebeharrak.
Kontuan hartuko diren merezimenduak.
Kudeaketa-memoria egitea.
Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea Erizaintzako unitateen kudeaketan.
Esperientzia eta/edo prestakuntza izatea taldeen antolaketan eta kudeaketan.
Ofimatika eta lanpostuarekin zerikusia duten aplikazio informatiko korporatiboen ezagutzak.
Lanpostu honetan aritzeko balioa eransten duten eta interesgarritzat jotzen diren merezimendu guztiak aurkez daitezke.
Euskararen ezagutza.
Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak, eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera baloratuko da.
Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Galdakaoko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Labeaga auzoa 46A, 48960 Galdakao). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango da, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Aurkeztu ahal izango dira, halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran.
Interesdunek Galdakaoko Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (Labeaga auzoa 46A, 48960 Galdakao), beren datu pertsonal guztiak eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.
Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatuta.
Funtzionario edo estutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.
Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
Kontuan hartzeko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
Kudeaketa-memoria.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta badaude, beti ere izangaiak eskabidean horrela dela adierazi baldin badu.
Balorazio Batzordea.
Balorazio batzorde bat osatuko da, batzordeburu zuzendari-gerentea edo hark eskuordetzen duena izanik, eta hauexek izango dira bertako partaideak: langileen zuzendaria (idazkari izango dena, ahots eta botoarekin), Erizaintzako ondokoa eta kide bi, aurkeztutako eskabideak baloratzeko. Hautagaiei jakinaraziko zaie.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du. Eginbide horiek hautagaiei jakinaraziko zaizkie.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, proposamena osatuko da dagokion izendapena egiteko. Batzordeak lanpostua hutsik uztea erabaki dezake, aurretik arrazoitutako txostena osatuta, baldin eta hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak zerrendatuko dira, eta lanpostua beraietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
Hautatzeko prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
Prozedura amaitzeko ebazpena.
Hemen hasitako prozedurari amaiera emango zaio (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea), Osakidetzako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari-gerentearen ebazpen bidez, eta ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranet eta webgune korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.
Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Galdakao, 2022ko urriaren 28a.
Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko zuzendari-gerentea,
ROBERTO IBARRETXE ALTUBE.


