- 534/2026 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez zuzendaritzako idazkari lanpostu bat izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu534/2026 EBAZPENA, irailaren 15ekoa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez zuzendaritzako idazkari lanpostu bat izendatzen baita, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 192
- Hurrenkera-zk.: 4140
- Xedapen-zk.: 534
- Xedapen-data: 2026/09/15
- Argitaratze-data: 2026/10/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Deskribapenak
Testu legala
425/2026 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen zuzendaritzako idazkari lanpostu bat izendapen askez hornitzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Estíbaliz Arribillaga Garaño andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori zuzendaritzako idazkari izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
Lehenengoa. Zuzendaritzako idazkari izendatzea Estíbaliz Arribillaga Garaño andrea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.
Bigarrena. Izendapen honek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena. Izendapena egin duen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena. Interesdunari eta Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia / San Sebastián, 2026ko irailaren 15a.
Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ANDREA GABILONDO CUELLAR.


