- 682/2018 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Josu Mirena Etxegarai Atela jaunak Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua utziko duela, beste lanpostu batera joateko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu682/2018 EBAZPENA, uztailaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez deklaratzen baita Josu Mirena Etxegarai Atela jaunak Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendariaren lanpostua utziko duela, beste lanpostu batera joateko.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 139
- Hurrenkera-zk.: 3725
- Xedapen-zk.: 682
- Xedapen-data: 2018/07/02
- Argitaratze-data: 2018/07/19
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 383/2011 Ebazpenaren bidez (apirilaren 18KO EHAA, 75. zk.), Josu Mirena Etxegarai Atela jauna Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendari izendatu zen.
Aintzat hartuta ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta gainerako xedapen aplikagarriak, Zuzendaritza Nagusiak hauxe
Lehenengoa. Josu Mirena Etxegarai Atela jaunak Arabako Osasun Mentaleko Sareko Ekonomia eta Finantzako zuzendari lanpostua uztea, beste lanpostu batera joateko, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena. Ebazpen honek 2018ko uztailaren 10etik aurrera izango du indarra.
Hirugarrena. Ebazpen honen berri ematea interesdunari eta Arabako Osasun Mentaleko Sareari.
Laugarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko uztailaren 2a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


