Euskadi.eus
  • 69/2022 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluaren erabaki honen hutsen zuzenketa: Erabakia, 2022ko maiatzaren 24koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza, eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plazak. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

69/2022 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluaren erabaki honen hutsen zuzenketa: Erabakia, 2022ko maiatzaren 24koa, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza, eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plazak.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 152
  • Hurrenkera-zk.: 3556
  • Xedapen-zk.: 69
  • Xedapen-data: 2022/07/28
  • Argitaratze-data: 2022/08/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Gobernu Kontseiluak, 2022ko uztailaren 19an egindako bilkuran, Gobernu Kontseiluaren 2022ko maiatzaren 24ko Erabakiaren hutsen zuzenketa egitea erabaki duenez Erabaki haren bidez onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza, eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara bildu ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plazak, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez xedatzen da erabaki bat argitara ematea, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza, eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plazak (2022ko maiatzaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 103. zk.).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 109,2. artikuluan ezartzen duenez, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitezkoak edo aritmetikoak.

Bada, huts materialak aurkitu dira Gobernu Kontseiluaren erabaki batean, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza, eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plazak. Erabaki hori Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez argitaratu zen. Horrenbestez, dagokion zuzenketa egiten da hemen, euskaraz nahiz gaztelaniaz.

Hori dela eta, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.l) artikulua betez, erabaki hau hartu du Gobernu Kontseiluak:

ERABAKIA:

Lehenengoa. Gobernu Kontseiluak 2022ko maiatzaren 24an hartutako erabaki hau zuzentzea: Erabakia, zeinaren bidez onartzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren erakunde autonomoen, Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Administrazioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Administrazioaren zerbitzu laguntzaileen 2022ko enplegu publikoaren eskaintza, eta Euskadiko ekonomia eta enplegua suspertzeko 2020-2024ko Berpiztu Programara biltzen baitira Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko estatutupeko langile finko izateko plazak. Erabaki hori Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren maiatzaren 24ko 53/2022 Ebazpenaren bidez argitaratu zen. Hona hemen zuzenketa:

  1. Funtzionarioak Txanda irekia.

    A TALDEA.

    A1 AZPITALDEA.

    Fakultatiboen Goi Mailako Kidegoa.

    2022/2319 (9/4) orrialdean,

    hau dio:

    Industriako Eskala 45

    baina hau esan behar du:

    Industriako Eskala 41

    A2 AZPITALDEA.

    Kidego Teknikoa.

    2022/2319 (9/5) orrialdean,

    hau dio:

    Industriako Eskala 3

    baina hau esan behar du:

    Industriako Eskala 7

    A2 AZPITALDEA.

    Kidego Teknikoa.

    2022/2319 (9/5) orrialdean,

    hau ezabatu behar da:

    Eraikingintza, Hirigintza eta Lurralde Antolamenduko Eskala 2

  1. Funtzionarioak Txanda irekia.

    2022/2319 (9/7) orrialdean,

    hau dio:

    Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoa 1181

    baina hau esan behar du:

    Lanbide Heziketako Sektore Berezietako Irakasle Espezialisten Kidegoa 181

    Bigarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteizen, 2022ko uztailaren 28an.

    Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,

    OLATZ GARAMENDI LANDA.