Euskadi.eus
  • 733/2020 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ramón Herrería Laherrán jauna hautatzen baita Osakidetzako Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

733/2020 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Ramón Herrería Laherrán jauna hautatzen baita Osakidetzako Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko lanpostua betetzeko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 125
  • Hurrenkera-zk.: 2523
  • Xedapen-zk.: 733
  • Xedapen-data: 2020/06/18
  • Argitaratze-data: 2020/06/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta Administrazio Publikoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Aztertua izan da Osakidetzako Santa Marina Ospitaleko Medikuntza zuzendari lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren maiatzaren 21eko 341/2020 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2020ko maiatzaren 26ko EHAAn (101. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haren baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Ramón Herrería Laherrán jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau,

Lehenengoa. Ramón Herrería Laherrán jauna Osakidetzako Santa Marina Ospitaleko zuzendari mediko izendatzea.

Bigarrena. Izendapen horrek 2020ko ekainaren 22tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2020ko ekainaren 18a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN LUIS DIEGO CASALS.