Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2014ko abenduaren 3koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2014. urtean garapenerako lankidetzaren proiektuei laguntzak emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2014ko abenduaren 3koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2014. urtean garapenerako lankidetzaren proiektuei laguntzak emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 232
  • Hurrenkera-zk.: 5190
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/12/03
  • Argitaratze-data: 2014/12/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko ekainaren 18ko Ebazpenaren bidez (2014-06-19ko EHAA, 115. zk.), lankidetza-proiektuetarako laguntzak iragarri ziren, 2014. urterako.

FOCADen kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuaren 23. artikuluan (2007-03-15eko EHAA, 53. zk.; dekretu hori uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak aldatu zuen, eta 2013-07-29ko EHAAn argitaratu zen), Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortzen eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluan (2008-07-10eko EHAA, 131. Zk.) eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Antolamendu eta Funtzionamendurako Erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektoreak proposamenari oniritzia emanda (halaxe jasota baitago 2014ko azaroaren 25eko bilkuraren aktan), hau

Lehenengoa. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2014ko ekainaren 18ko Ebazpenaren bidez iragarritako laguntzak ematea ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei, bertan zehaztutako zenbatekoen arabera eta eran.

Bigarrena. II, III eta IV. eranskinean ageri diren erakundeei eskabideak ezestea, bertan zehaztutako arrazoiak direla-eta.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zenetik hiru hilabete igarota ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, eta, orduan, administrazioarekiko auzietarako bidea irekita egongo da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko abenduaren 3a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.