- EBAZPENA, 2015eko ekainaren 10ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2014an emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanak argitaratzeko II. Lehiaketaren saria esleitu gabe uzteko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko ekainaren 10ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2014an emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanak argitaratzeko II. Lehiaketaren saria esleitu gabe uzteko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 129
- Hurrenkera-zk.: 3077
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/06/10
- Argitaratze-data: 2015/07/10
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko urriaren 14ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2014. urterako Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen II. Lehiaketarako (2014ko urriaren 28ko EHAA, 205. zenbakia).
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko azaroaren 5eko Ebazpenaren bidez, argitaratu zen aurkeztutako kandidaturak ebaluatu eta aztertzeko ardura izango zuen Hautaketa Batzordearen osaera (2014ko azaroaren 17ko EHAA, 219. zenbakia).
Lehiaketaren deialdiaren Bosgarren 4 b) oinarriak ezartzen du lana Lehen argitaraldia izan behar dela. Halaber, Laugarren 2 oinarriaren arabera, Epaimahaiak uste badu aurkeztutako lanak ez direla behar bezain onak, sariak eman gabe gera daitezke.
Adierazitakoagatik, deialdiko Hamargarren oinarrian ezarritakoa ikusita eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. 2014an emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko ikerlanak argitaratzeko II. Lehiaketaren saria esleitu gabe uztea.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko ekainaren 10a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


