- EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, administrazioarekiko auzietako errekurtsoari buruzko (85/2015-B zenbakiko prozedura arrunta) administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea ebatzi, eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako epaitegian azal daitezen epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko maiatzaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, administrazioarekiko auzietako errekurtsoari buruzko (85/2015-B zenbakiko prozedura arrunta) administrazio-espedientea Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea ebatzi, eta interesdun izan daitezkeenei aipatutako epaitegian azal daitezen epea jartzen diena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 105
- Hurrenkera-zk.: 2518
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/05/19
- Argitaratze-data: 2015/06/08
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak 85/2015-B prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Errekurtsoa Fernando Beneitez Rodriguez jaunak aurkeztu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzeari buruzko Dekretua aldatzen duen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren abenduaren 30eko 247/2014 Dekretuaren aurka.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen Legearen (uztailaren 13ko 29/1998 Legeak idatzitakoa) 38., 48. eta 49. artikuluetan agindutakoaren arabera,
Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.
Espediente horretan interesik eduki dezaketenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatutako epaitegian ager daitezen.
Jakinaraztea administrazio-jardun berarekin lotutako espedienteak izapidetzen ari direla, zehazki Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan (137/2015 prozedura arrunta) eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Salan (84/2015 prozedura arrunta).
EHAAn argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 19a.
Funtzio Publikoko zuzendaria,
JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


