Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 21ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, baterakoa; honen bidez, iragarri egiten da noiz argitaratuko den 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpena Segurtasun Saileko Gurenet atarian. Ebazpen horren bidez, onetsi egiten da Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda; eta horri buruzko beste xedapen batzuk ezartzen dira. Prozedura horretarako deia 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez egin da, zeinek Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, izendapen askearen (C106) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C107 eta C108) sistemen bidez hornitu beharrekoak, betetzeko deialdia eta lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozedura onartzen eta argitaratzen dituen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 21ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena eta Segurtasun saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, baterakoa; honen bidez, iragarri egiten da noiz argitaratuko den 2015eko maiatzaren 21eko Ebazpena Segurtasun Saileko Gurenet atarian. Ebazpen horren bidez, onetsi egiten da Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda; eta horri buruzko beste xedapen batzuk ezartzen dira. Prozedura horretarako deia 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez egin da, zeinek Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, izendapen askearen (C106) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C107 eta C108) sistemen bidez hornitu beharrekoak, betetzeko deialdia eta lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozedura onartzen eta argitaratzen dituen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 2220
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/05/21
  • Argitaratze-data: 2015/05/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita; Herrizaingoa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez, Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko deialdia onetsi eta argitaratu zen. Bada, ebazpen horren hirugarren ebazpenean ezarritakoarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak emandako eskumenak baliatuz, honako hau

2015eko maiatzaren 21eko Ebazpena Segurtasun Saileko Gurenet atarian 2015eko maiatzaren 21ean argitaratu dela jakinaraztea. Ebazpen hori Segurtasuneko sailburuordearena eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena da, eta Ertzaintzako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak betetzeko prozeduran onartutakoen eta baztertutakoen behin betiko zerrenda onesten du eta horri buruzko beste xedapen batzuk ezartzen ditu. Prozedura horretarako deia 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez egin da, zeinek Oinarrizko Eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietako zein Ikuskapen Eskalako ofizialondokoaren eta ofizialaren kategorietako lanpostuak, izendapen askearen (C106) eta berariazko merezimendu lehiaketaren (C107 eta C108) sistemen bidez hornitu beharrekoak, betetzeko deialdia eta lanpostuen aldi baterako esleipena egiteko prozedura onartzen eta argitaratzen dituen.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 21a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA.

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.