Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiari administrazioarekiko 84/2015 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea (prozedura arrunta) igor dakiola ebazten duena eta interesdun izan daitezkeenei aipatu epaitegian ager daitezen epea jartzen diena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 26koa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiari administrazioarekiko 84/2015 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea (prozedura arrunta) igor dakiola ebazten duena eta interesdun izan daitezkeenei aipatu epaitegian ager daitezen epea jartzen diena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 112
  • Hurrenkera-zk.: 2682
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2015/05/26
  • Argitaratze-data: 2015/06/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak administrazioarekiko 84/2015 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea (prozedura arrunta) bidaltzeko eskatu du, zeina ELA, LAB, CC.OO eta UGT sindikatuek aurkeztu baitzuten, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko sailetako eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartu zituen dekretua aldatzen duen abenduaren 30eko 247/2014 Dekretuaren aurka.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 38, 48 eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau

  1. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

  2. Espediente horretan interesik eduki dezaketenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatutako epaitegian ager daitezen.

  3. Administrazio-jarduketa horrekin lotutako espedienteak izapidetzen ari direla jakinaraztea; hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan (137/2015 prozedura arrunta) eta Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegian (85/2015-B prozedura arrunta).

  4. EHAAn argitara dadila agintzea.

    Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 26a.

    Funtzio Publikoko zuzendaria,

    JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.