- EBAZPENA, 2015eko maiatzaren 8koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko abenduaren 26ko Aginduan araututako diru-laguntzetarako aurrekontu-zuzkidura handitzen duena. Agindu horren bitartez, 2015. urtean euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko maiatzaren 8koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko abenduaren 26ko Aginduan araututako diru-laguntzetarako aurrekontu-zuzkidura handitzen duena. Agindu horren bitartez, 2015. urtean euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egin zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 100
- Hurrenkera-zk.: 2409
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/05/08
- Argitaratze-data: 2015/06/01
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak; Hezkuntza
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko abenduaren 26ko Aginduak, (2014ko abenduaren 29ko EHAA, 247. zk.), 2015. urtean euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten du (Hedabideak deialdia).
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, agindu horren Lehenengo Xedapen Gehigarrian aurreikusten denari jarraituz, egoki ikusten du aipatutako aginduaren bidez banatzen den diru kopurua handitzea. Badago horretarako Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan behar den besteko aurrekontu-dotazio egokia.
Hori dela eta, hau
Lehenengoa. 2014ko abenduaren 26ko Aginduaren 6. artikuluan zehaztutako zenbatekoari 87.225 euro gehitzea, agindu bereko Lehenengo Xedapen Gehigarrian aurreikusitakoaren babesean. Artikulu hori era honetan idatzita geratuko da:
Begiz jotako xedeari aurre egiteko, 4.962.225 euro erabiliko dira. Diru hori Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan jarritako aurrekontu-ataletik hartuko da.
Kopuru hori, honela banatuko da:
A multzoa (helburu nagusia eguneroko informazioa ematea duten euskara hutsezko idatzizko hedabideak. Egunerokotasunari edota tokikotasunari lotutako idatzizko hedabideak: eguneroko prentsa inprimatua eta udalerri, eskualde edo lurralde jakinetan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak): 2.524.000 euro.
B multzoa (albisteak edo gai hautatuak egunerokotasunetik haragoko sakontasunez lantzen dituzten euskara hutsezko idatzizko hedabideak: euskararen esparru geografiko osoan zabaltzen diren informazio orokorreko aldizkariak zein aldizkari espezializatuak: gogoeta, zientzia, musika, natura, haur eta gazteentzako aldizkariak): 1.137.500 euro.
C multzoa (zerbitzua eman ahal izateko beharrezkoak diren lizentzien jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz ari diren uhin bidezko irratiak): 231.861 euro.
D multzoa (zerbitzua eman ahal izateko beharrezkoak diren lizentzien jabe izanik, zati batean edo osorik euskaraz emititzen duten telebistak): 522.306 euro.
E multzoa (Internet bidezko hedabideak): 546.558 euro.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, herritar orok horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko maiatzaren 8a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
PATXI XABIER BAZTARRICA GALPARSORO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2015eko ekainaren 26koa, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, Hedabideak deialdiari dagozkion 2015eko diru-laguntzen berri ematen duena.
- Ikus: AGINDUA, 2014ko abenduaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015. urtean euskarazko hedabideak sendotu, eraginkortu, garatu eta normalizatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiteko dena (Hedabideak d


