- EBAZPENA, 2015eko martxoaren 26koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena; honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko urriaren 15eko Aginduaren babesean 2014ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu da. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa». - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko martxoaren 26koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena; honen bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko urriaren 15eko Aginduaren babesean 2014ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratu da. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa».
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 83
- Hurrenkera-zk.: 1983
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/03/26
- Argitaratze-data: 2015/05/07
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía; Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko urriaren 15eko Aginduaren bidez, arautzen dira nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak, «Lehiatu Sustapena Programa», 2014ko ekitaldirako, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean.
Behin laguntzak esleituta eta ebazpenak dagozkien onuradunei jakinarazi ondoren, aipatu xedapenaren babesean emandako laguntzen onuradun suertatu direnen zerrendaren berri EHAAn argitaratuko den Elikagai Politika eta Industriako sailburuordearen ebazpen baten bidez emango da, xedapen hauek betez: Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49. artikuluaren 2. paragrafoko bigarren atala eta goian aipatu den irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren 14. artikuluaren 6. paragrafoa.
Horiek horrela, honako hau
Argitaratzea, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko urriaren 15eko Aginduaren babesean 2014an emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda; ebazpen honen eranskinean ageri dira. Agindu horren bidez, irailaren 23ko 179/2014 Dekretuaren babesean, nekazaritza-, elikagai-, arrantza- eta basogintza-produktuak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko merkatuetan sustatzeko laguntzak arautzen dira, «Lehiatu Sustapena Programa».
Vitoria-Gasteiz, 2015eko martxoaren 26a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.
(Ikus .PDF)


