- EBAZPENA, 2015eko otsailaren 26koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco erakundeak jasotako laguntzari uko-egiteko aurkeztutako eskaera. Laguntza hori NBE-2012BA/0002 lankide boluntarioari beka bat emateko zen, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2012. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematea du xede laguntza-deialdi horrek). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko otsailaren 26koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez onartzen baita Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco erakundeak jasotako laguntzari uko-egiteko aurkeztutako eskaera. Laguntza hori NBE-2012BA/0002 lankide boluntarioari beka bat emateko zen, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2012. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematea du xede laguntza-deialdi horrek).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 47
- Hurrenkera-zk.: 1161
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/02/26
- Argitaratze-data: 2015/03/10
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Ekonomia
Testu legala
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2012ko azaroaren 7ko Ebazpenaren babespean, Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco erakundeari 16.614,12 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Aitor Bengoa Martín lankide boluntarioari beka bat emateko (NBE-2012BA/0002), eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2013ko urriaren 15eko Ebazpenaren babespean, beka hori luzatu zen, 16.166,64 euro emanez. Horrenbestez, guztira, 32.780,76 euro eman ziren.
Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2014ko apirilaren 8an bidalitako komunikazioan, bekari partez uko egiteko eskaera aurkeztu zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.
Otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak 9. artikuluan ezartzen denez, lankide boluntarioak bekari uko eginez gero, kobratutako eskubide ekonomikoen zati proportzionala itzuli beharko da, eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez dira ordainduko. Dekretu horren bidez, arautzen dira Nazio Batuen Erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzako laguntzak (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematea dute xede laguntza horiek).
Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka aldia hartuko da kontuan.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren eskumen dira proposatutako aldaketak onartzea eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ematea, hala ezarritako baitago Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jartzeko xedapen hauetan: ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena.
Horren ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Aitor Bengoa Martín lankide boluntarioak jasotako bekari uko egiteko eskaera onartzea. Beka hori Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2012. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan eman zen (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematea du xede laguntza-deialdi horrek).
Horren ondorioz, Unesco Etxea-Centro Unesco País Vasco erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 2.967,57 euro. Halaber, bigarren ordainketa egiteko aginduak (6.466,66 euro) indarra galdu du.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea irekiko da.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko otsailaren 26a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko urriaren 15ekoa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena. Honen bitartez, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeei eta erakunde haiei loturiko pertsona juridikoei 2012ko ekitaldian emandako laguntzak
- Ikus: EBAZPENA, 2012ko azaroaren 7koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak ematen dituena, 2012ko ekitaldian e


