- EBAZPENA, 2015eko uztailaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko, 2015eko ekainako deialdian, azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko uztailaren 17koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko, 2015eko ekainako deialdian, azterketa gainditu duten izangaien behin betiko zerrenda onestekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 139
- Hurrenkera-zk.: 3317
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/07/17
- Argitaratze-data: 2015/07/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko azterketarako 2015eko bigarren deialdia egin zuen Nekazaritzaren eta Abeltzaintza zuzendariaren 2014ko abenduaren 15eko Ebazpenaren bosgarren puntuak xedatutakoa betez (EHAA, 245. zk., 2014ko abenduaren 24koa), eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, honako hau.
Lehenengoa. Onestea ehizan jarduteko gaitasuna egiaztatzeko 2015eko bigarren deialdiko azterketa gainditu duten izangaien zerrenda. Zerrenda hori Bizkaiko lurraldeko azterketak epaitu dituen Epaimahaiak osatu du.
Bigarrena. Zerrenda horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundietako iragarki-oholetan eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuna Sailaren web-orrian (www.nasdap.ejgv.euskadi.eus) jar dadila agintzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gorako errekurtsoa jar diezaiokete Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 17a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.


