- EBAZPENA, 2015eko uztailaren 29koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen erabaki bat. Erabaki hori honako lege honen arlokoa da: 10/2015 Legea, maiatzaren 26koa, Kultura Ondare Immateriala babesteari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko uztailaren 29koa, Araubide Juridikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordearen erabaki bat. Erabaki hori honako lege honen arlokoa da: 10/2015 Legea, maiatzaren 26koa, Kultura Ondare Immateriala babesteari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 176
- Hurrenkera-zk.: 3895
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/07/29
- Argitaratze-data: 2015/09/16
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Konstituzio Auzitegiaren urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan aurreikusten den erabakia hartu ondoren, eta artikulu horren c) idatzi-zatian ezarritakoarekin bat, hau
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 29a.
Araubide Juridikoaren sailburuordea,
SABINO TORRE DÍEZ.
Estatuko Administrazioak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osatutako Aldebiko Lankidetza Batzordeak honako erabaki hau hartu du:
Negoziazioei ekitea, Kultura Ondare Immateriala babesteari buruzko maiatzaren 26ko 10/2015 Legearen 11., 12. eta 14. artikuluen inguruan sortu diren desadostasunak konpontzeko.
Lan-talde bat izendatzea Aldebiko Lankidetza Batzordeari irtenbide egokia proposatzeko.
Erabaki hau Konstituzio Auzitegiari jakinaraztea, Konstituzio Auzitegiari buruzko urriaren 3ko 2/1979 Lege Organikoaren 33.2 artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Madril, 2015eko uztailaren 28a.
Ogasun eta Herri Administrazioetako ministroa,
CRISTÓBAL MONTORO ROMERO.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


