- EBAZPENA, 2015eko uztailaren 3koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Donostialdeako Metroko Lugaritz-Easo tarteari buruzko informazio-azterlana jendaurrera ateratzeko aldia luzatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2015eko uztailaren 3koa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Donostialdeako Metroko Lugaritz-Easo tarteari buruzko informazio-azterlana jendaurrera ateratzeko aldia luzatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 130
- Hurrenkera-zk.: 3117
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2015/07/03
- Argitaratze-data: 2015/07/13
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
2015eko maiatzaren 29an argitaratu zen Donostialdeako Metroko Lugaritz-Easo tarteari buruzko informazio-azterlana jendaurrera ateratzeko ebazpena, Trenbide Sektorearen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretuaren 10.5 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Aipatutako informazio-azterlan hori teknikoki konplexua eta luzea dela-eta Donostiako udalak informazio-azterlana jendaurrera ateratzeko aldia luzatzeko egindako eskaria aintzat hartuta, egokitzat jo da ezarri zen jendaurrean jartzeko aldia luzatzea, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Horregatik guztiagatik, hau
15 egun baliodun luzatzea Donostialdeako Metroko Lugaritz-Easo tarteari buruzko informazio-azterlana jendaurrera ateratzeko aldia, zein 2015eko uztailaren 21era arte luzatuko baita egun hori barne 2015eko maiatzaren 29an argitaratutako ebazpenean ezarritako baldintza berdinetan.
Eta horrela jakinarazten da herritarrek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2015eko uztailaren 3a.
Garraio Azpiegituren zuzendaria,
MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.


