- EBAZPENA, 2016ko azaroaren 23koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, berdintasunaren aldeko 2016ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2016ko azaroaren 23koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, berdintasunaren aldeko 2016ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 239
- Hurrenkera-zk.: 5386
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/11/23
- Argitaratze-data: 2016/12/19
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Instituzional
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2016ko ekainaren 21eko Ebazpenaren bidez, berdintasunaren aldeko 2016ko Emakunde Sarirako deialdia egin zen.
2016ko irailaren 15eko Ebazpenaren bidez izendatutako epaimahaiak aho batez egindako proposamena kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. Marta Macho Stadleri ematea berdintasunaren aldeko 2016ko Emakunde Saria; hala, 14.400 euro emango zaizkio, sari hau baloratzeko irizpideak ondoen bete duen hautagaia izateagatik. Horrela, epaimahaiak aintzatespena zabaldu nahi die hezkuntza-maila guztietan lan egiten duten irakasle askori, adar zientifiko-teknologikoak aukeratzen dituzten neska eta gazteei ahalduntzen laguntzeagatik.
Horretaz gain, epaimahaiak nabarmendu nahi du haren ibilbide zientifikoa, lehen pausotik bideratuta egon baita matematika eta ezagutza zientifikoa emakumeen artera hurbiltzera eta zabaltzera eta, era berean, emakume zientzialariak aldarrikatzera eta haien ekarpenak ikusgai egitera.
Bigarrena. Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko azaroaren 23a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


