Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2016ko azaroaren 9koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2016. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2016ko azaroaren 9koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, 2016. urterako garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 4754
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/11/09
  • Argitaratze-data: 2016/11/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2016ko maiatzaren 25eko Ebazpenaren bidez egin zen garapenerako lankidetza-proiektuetarako laguntzak emateko 2016. urterako deialdia (ekainaren 2ko EHAA, 104. zk.).

Laguntzak emateko egindako proposamena ikusirik, zeina deialdi-ebazpenaren 9. artikuluak ezarritakoaren arabera egin baita; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Zerbitzu Teknikoak laguntza-eskabideei dagokienez balorazioa eta azterketa teknikoa egin eta gero; eta 2016ko azaroaren 2an egindako batzarrean Artezkaritza Kontseiluari argibideak eman ostean, honako hau

Lehenengoa. Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2016ko maiatzaren 25eko Ebazpenaren bidez deitutako laguntzak esleitzea. Laguntza horiek ebazpen honen I. eranskinean jasota dauden erakundeei emango zaizkie, betiere eranskin horretan aipatutako zehaztapenekin bat etorriz.

Bigarrena. Diru-laguntzak ukatzea II. eranskinean ageri diren erakundeei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Hirugarrena. Ez onartzea III. eranskinean ageri diren erakundeek aurkeztutako eskabideak, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.

Laugarrena. Onartzea IV. eranskinean jasota datorren uko egiteko eskabidea.

Bosgarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jende guztia jakinaren gainean egon dadin.

Seigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraz, beronen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela esan nahiko du, eta zabalik geratuko da administrazioarekiko auzien bidea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 9a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)