Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2016ko irailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartzen duten euskaltegiei 2015-2016 ikasturtearen bigarren txandako ikasleen matrikula-gastuen ordainketaren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2016ko irailaren 1ekoa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartzen duten euskaltegiei 2015-2016 ikasturtearen bigarren txandako ikasleen matrikula-gastuen ordainketaren berri ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 179
  • Hurrenkera-zk.: 4005
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2016/09/01
  • Argitaratze-data: 2016/09/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Eginbide hori zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko ekainaren 24ko Aginduak (EHAA, 2015eko uztailaren 2koa) 2015eko udarako eta 2015-2016 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi zuten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.

Agindu horren ondorioz ebazpena jakinarazi du, 2015eko irailaren 28koa (EHAA, 2015eko urriaren 15ekoa), Hezkuntza sailburuordeak 2015eko udan eta 2015-2016 ikasturtean Irale programaren Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena.

Ebazpen horrek, bere xedapen gehigarrietan, material-prestakuntza eta zenbait kasutako joan-etorri gastuak ere zehatz arauturik ditu.

Horren guztiaren garapenez, 2015-2016 ikasturtearen bigarren hiruhileko hainbat klase-emankizun burutu dute kasuan kasuko ikasketa-elkarteek. Emandako klase-emankizunak ordaintzea dagokio, beraz, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari. Hori dela eta, honako hau

Lehenengoa. Ebazpenari atxikitako eranskinaren arabera, 2015-2016 ikasturteko 2. txandako matrikula kostuak ordaindu zaien euskaltegien eta ikasketa-elkarteen zerrenda eta ordaindutako diru-kopuruak argitara ematea.

Bigarrena. Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak honen berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 1a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.

(Ikus .PDF)