- EBAZPENA, 2016ko otsailaren 12koa, Ikastetxeen zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2016-2017 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2016ko otsailaren 12koa, Ikastetxeen zuzendariarena, Eibarko Hezkuntza Esparruko Egoitza Zentroan 2016-2017 ikasturtean ikasleak barnetegian onartzeari buruzkoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 36
- Hurrenkera-zk.: 810
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/02/12
- Argitaratze-data: 2016/02/23
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza
- Azpigaia: ---
Testu legala
Hezkuntza eta ikasketa-askatasuna herritar guztioi dagokigun eskubidea da, eta botere publikoen obligazioa da hezkuntzara berdintasun-egoeran sartzeko gerta daitezkeen mugapen edo desorekei aurre egiteko neurriak hartzea.
Eibarko Hezkuntza Esparruan bada Egoitza Zentro bat, eta modua ematen du ikasketa jakin batzuk familia-egoitzaren tokitik kanpo egiten dituzten ikasleei eskaintza bereziki egokia egiteko.
Otsailaren 22ko 24/2011 Dekretuak, Eibarko Egoitza Zentroa sortu eta Eibarko Hezkuntza Esparruaren administrazio- eta antolakuntza-egitura zehazten duenak, aldatu du uztailaren 2ko 164/2002 Dekretua. 24/2011 Dekretu horren arabera, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Ikastetxeen zuzendariaren ebazpen batek arautuko ditu honako hauek: nola onartu ikasleak Eibarko Hezkuntza Esparruko egoitza-zentroan eta nola aurkeztu eskabideak eta zein epe eta modutan, zer dokumentazio erantsi behar zaien eskabideei eta zein epetan emango.
Horretarako, eta, betiere, uztailaren 2ko 164/2002 Dekretuaren 19. artikuluarekin bat etorriz, hau
Eskabidea posta-bulego batean aurkeztea aukera dezanik egotekotan, gutun-azal irekian egingo da, posta-funtzionarioak ziurtatu baino lehen, eskaera data eta zigilua ipin ahal izateko.
Eskabidearekin batera, eskabide-orrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu behar izango da.
Aipatutako dekretuaren 20. artikuluaren arabera, eskabidea aurkeztetik salbuetsita egongo dira 2015-2016 ikasturtean Egoitza Zentroan egon diren pertsonak, baldin eta aipaturiko ikasturtean matrikulatuta egon ziren ikastetxeko egonaldiko baldintzak betetzen badituzte eta 2016-2017 ikasturterako matrikula egin badute. Pertsona hauek automatikoki onartuko dira Egoitza Zentroan.
Egoitza Zentroan aurkezten bada eskabidea, errekerimendu hori unean berean egin ahal izango da. Horretarako, eskakizun hori jaso izana idatziz utziko du eskabidea aurkezten duen pertsonak.
Era berean, deialdi honetara biltzen direnek baimena ematen dute fitxategian jasotako datu pertsonalak Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri-administrazio batzuei lagatzeko, deialdiaren xedearekin bat datozen helburuetarako. Halaber, baimena ematen diote Ikastetxeen Zuzendaritzari beste erakunde publiko batzuetan egiaztatu dezan aurkeztutako dokumentuek diotena.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Ikastetxeen zuzendariaren ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jarri ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 12a.
Ikastetxeetako zuzendaria,
JESÚS FERNÁNDEZ IBÁŃEZ.
(Ikus .PDF)


