- EBAZPENA, 2016ko urriaren 30ekoa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko udalei bake-epaitegien funtzionamendu-gastuetarako. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2016ko urriaren 30ekoa, Justizia Administrazioko zuzendariarena, zeinaren bidez diru-laguntzak ematen baitzaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko udalei bake-epaitegien funtzionamendu-gastuetarako.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4352
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/09/30
- Argitaratze-data: 2016/10/17
Gaikako eremua
- Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Justizia
Testu legala
Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko uztailaren 28ko Aginduaren bidez ezartzen dira 2016ko ekitaldian udalei Bake Epaitegietako funtzionamendu-gastuetarako laguntzak emateko oinarriak (2016ko irailaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria). Bada agindu horren 1. artikuluan xedatuaren arabera, bake-epaitegia duten udalerrietako udalei diru-laguntza emango zaie epaitegi horien funtzionamendu-gastuei aurre egiteko.
Agindu horren 5. artikuluaren 1. paragrafoan xedatuaren arabera, Justizia Administrazioko zuzendariak ebatziko du, ofizioz, funtzionamendu-gastuetarako diru-laguntzak ematea, hilabeteko epean, agindu hau argitaratzen den egunetik hasita.
Ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Eranskinean zehazten diren udalei diru-laguntzak ematea, bake-epaitegien funtzionamendu-gastuei aurre egiteko. Diru-laguntzen zenbatekoak eranskinean jasota daude.
Bigarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, udal interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar diezaiokete Justiziako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko irailaren 30a.
Justizia Administrazioko zuzendaria,
JON ARTURO URIARTE UNZALU.
(Ikus .PDF)


