- EBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 18koa, Industriako sailburuordearena, zeinen bidez argitaratzen baita krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzen 2015eko ekitaldiko deialdiko onuradunen zerrenda. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2016ko urtarrilaren 18koa, Industriako sailburuordearena, zeinen bidez argitaratzen baita krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzen 2015eko ekitaldiko deialdiko onuradunen zerrenda.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 26
- Hurrenkera-zk.: 567
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/01/18
- Argitaratze-data: 2016/02/09
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren uztailaren 29ko158/2014 Dekretuak arautzen ditu krisi-egoeran dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak.
Industriako sailburuordearen 2015eko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez iragarri zen krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzen 2015eko ekitaldiko deialdia.
Krisi-egoeran dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak arautzen dituen 158/2014 Dekretuaren 13. artikuluaren 3. paragrafoan aurreikusten denez, diru-laguntzak emateko ebazpenak eskatzaileetako bakoitzari eta Socade S.A. - Garapenerako Euskadiko Kapital Sozietateari jakinarazteaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko dira onuradunen zerrenda eta emandako diru-laguntzen zenbatekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginak azaroaren 11ko Legegintzako Dekretuak onartu zuen 49.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Hori guztia kontuan hartuz, hau
Lehenengoa. Jakinaraztea nor diren krisi-egoeran dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzen 2015eko ekitaldiko deialdiaren babesean emandako laguntzen onuradunak; Industriako sailburuordearen 2015eko apirilaren 22ko Ebazpenaren bidez iragarri zen deialdi hori, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren uztailaren 29ko158/2014 Dekretuaren esparruan, krisi-egoeran dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko laguntzak arautzen dituena. Ebazpen honen eranskinean ageri dira onuradunak.
Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 18a.
Industriako sailburuordea,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.
(Ikus .PDF)


