- EBAZPENA, 2016ko uztailaren 11koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren eskumenak goragokoak bereganatzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2016ko uztailaren 11koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzaren eskumenak goragokoak bereganatzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 142
- Hurrenkera-zk.: 3336
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2016/07/11
- Argitaratze-data: 2016/07/27
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ekainaren 18ko 100/2016 Dekretuaren bidez, aurreko titularra kargutik kendu ostean, Kultura Sustatzeko zuzendariaren kargua bete gabe dago. Hori dela eta, indarrean jarri da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian aurreikusitako ordezkapenen araubidea.
Aipatutako ordezkapenen araubidearen arabera, sailetako zuzendarien postuak bete gabe izanez gero, edo kanpoan edo gaixorik badira, zuzendaritzei esleitutako eskumenak sailburuordetza bereko zuzendariek beteko dituzte, egiturako hurrenkeraren arabera, hau da, aurre-aurreko ordenan goian daudenei egokituko zaie zuzendariak ordezkatzea, eta lehenengoarena sailburuordeak beteko du; eta, horiek ezin badute, hierarkikoki gainetik dagoenak egingo du.
Hala ere, kargua bete gabe luze egongo dela kontuan hartuta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuaren 7. artikuluko a), b), c) eta e) letretan, eta 27. artikuluan Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari ezarritako eskumenak Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak aldi baterako hartzea egokitzat jotzen da.
Horregatik guztiagatik,
Lehenengoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuaren 7. artikuluko a), b), c) eta e) letretan eta 27. artikuluan Kultura Sustatzeko Zuzendaritzari ezarritako eskumenak goragokoak hartzea bere gain, Kultura Sustatzeko zuzendariaren kargua bete gabe dagoen bitartean.
Bigarrena. Ebazpen honek EHAAn argitaratzen den egun beretik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko uztailaren 11.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.