- EBAZPENA, 2017ko ekainaren 23koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2017ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2017ko ekainaren 23koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2017ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak aukeratzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 133
- Hurrenkera-zk.: 3517
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/06/23
- Argitaratze-data: 2017/07/13
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Instituzional; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2017ko apirilaren 25eko Ebazpenaren bitartez, Gaztemundu programaren 2017ko deialdia egin zen, abenduaren 23ko 316/2003 Dekretuaren 8. artikuluan ezarrita dagoena aplikatuz. Dekretu horren bidez, Gaztemundu programa arautzen da.
Dekretu araugilearen 11. artikuluan ezarritako ebaluaketa batzordeak, 2017ko apirilaren 25eko Deialdi Ebazpenean izendatu zenak, aztertu eta baloratu ditu eskaerak, aipatutako dekretuaren 6. artikuluan eta deialdi ebazpenaren laugarren oinarrian ezarritakoa kontuan harturik, eta batzorde horrek esleipen proposamena egin du. Horrenbestez, hauxe
Lehenengoa. Ebaluaketa Batzordeak 2017ko Gaztemundu programan parte hartzeko proposatu dituen pertsonak aukeratzea. I. eranskinean jaso dira aukeratutakoak.
Bigarrena. II. eranskinean agertzen diren pertsonak ez aukeratzea 2017ko Gaztemundu programan parte hartzeko; eta deialdi honetatik kanpo uztea III. eranskinean agertzen diren pertsonak. Arrazoiak ere bertan agertzen dira.
Hirugarrena. Honako ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen, eta, beronen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 23a.
Kanpoko Euskal Komunitatearen zuzendaria,
GORKA ALVAREZ ARAMBURU.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Ikus: EBAZPENA, 2017ko apirilaren 25ekoa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Gaztemundu programaren 2017. urteko ediziorako deia egiten duena.
- Aldatutakoa: EBAZPENA, 2017ko uztailaren 31koa, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariarena, 2017ko ekainaren 23ko Ebazpena aldatzeko dena. 2017ko edizioko Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonak aukeratu ziren ebazpen horren bidez.


