- EBAZPENA, 2017ko maiatzaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako hau zuzentzen duena: Ebazpena, 2017ko maiatzaren 11koa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2017ko ekitaldirako deialdia argitaratzen da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2017ko maiatzaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, honako hau zuzentzen duena: Ebazpena, 2017ko maiatzaren 11koa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2017ko ekitaldirako deialdia argitaratzen da.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 95
- Hurrenkera-zk.: 2506
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2017/05/16
- Argitaratze-data: 2017/05/22
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Era horretako akatsak aurkitu dira honako honetan: 2017ko maiatzaren 11ko Ebazpenean (Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen aldetik garatzen diren prestakuntzako estrategia-ekintzak egiteko laguntza ekonomikoen 2017ko ekitaldirako deialdia argitaratzen duena). Zehazki, 2017ko maiatzaren 12ko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, 89. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:
2017/2370 (22/15) orrialdean, 11. artikuluaren 4. Zenbakiaren bigarren paragrafoan Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduari egindako erreferentzia kentzen da eta, horrela, hau esaten duen lekuan:
Ebazpena aldekoa bada, diruz lagunduko diren prestakuntza-ekintzak adieraziko dira, baita parte-hartzaile kopurua, ordu kopurua eta finantzaketa ere. Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduari begira, eskatzailearen inbertsio-ahaleginaren aipamena egingo du ebazpenak.
hau esan behar du:
Ebazpena aldekoa bada, diruz lagunduko diren prestakuntza-ekintzak adieraziko dira, baita parte-hartzaile kopurua, ordu kopurua eta finantzaketa ere.
2017/2370 (22/18) orrialdean, 15.1 artikuluan Batzordearen 651/2014 (EB) Erregelamenduari egindako erreferentzia kentzen da eta, horrela, hau esaten duen lekuan:
Diruz lagundutako Prestakuntza Plana osatzen duten prestakuntza-ekintzak egikaritzean sortutako kostuak justifikatu beharko dituzte onuradunek. Horretarako, deialdi honetan bilduriko kostu finantzagarriak eta egozpen-irizpideak hartuko dira kontuan, eta halaber, baterako finantzaketa pribatuari begira, Prestakuntza Planeko parte-hartzaileen langile-arloko kostuak, 651/2014 zenbakiko Erregelamenduaren (EE) 31. artikuluak ezarritakoaren arabera. Fakturen edo zuzenbidean baliozkoak diren froga-dokumentuen bidez justifikatuko dira kostuak. Dokumentu horiek nahikoa xehetasunez banandu beharko dituzte azalpenak funtsak behar bezala aplikatzen direla egiaztatzeko eta prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzitako kostu finantzagarri guztiak identifikatzeko.
Hau esan behar du:
Diruz lagundutako Prestakuntza Plana osatzen duten prestakuntza-ekintzak egikaritzean sortutako kostuak justifikatu beharko dituzte onuradunek. Horretarako, deialdi honetan bilduriko kostu finantzagarriak eta egozpen-irizpideak hartuko dira kontuan. Fakturen edo zuzenbidean baliozkoak diren froga-dokumentuen bidez justifikatuko dira kostuak. Dokumentu horiek nahikoa xehetasunez banandu beharko dituzte azalpenak funtsak behar bezala aplikatzen direla egiaztatzeko eta prestakuntza-ekintza bakoitzari egotzitako kostu finantzagarri guztiak identifikatzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko maiatzaren 16a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.


