- EBAZPENA, 2018ko uztailaren 23koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez laguntzak eskaintzen baitira neuroendekapenezko gaixotasunen inguruko ikerketa proiektuentzat. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2018ko uztailaren 23koa, Osasuneko sailburuordearena, zeinaren bitartez laguntzak eskaintzen baitira neuroendekapenezko gaixotasunen inguruko ikerketa proiektuentzat.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 184
- Hurrenkera-zk.: 4639
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2018/07/23
- Argitaratze-data: 2018/09/24
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Osasuneko sailburuaren 2017ko azaroaren 22ko Aginduaren bidez iragarri zen neuroendekapenezko gaixotasunen inguruko ikerketa proiektuei laguntzen deialdia (2017ko azaroaren 30eko EHAA, 194. zk.).
Ebazpen horren 12. artikuluan zehazten denez, Osasuneko sailburuordeak esleituko ditu laguntza horiek, EHAAn argitaratuko den ebazpen baten bidez, Balorazio Batzordeak proposatutakoen arabera.
Aurkeztu diren eskakizunak ezagututa eta Balorazio Batzordearen proposamena aztertu ondoren, eta harekin bat eginez,
Lehenengoa. I. eranskinean adierazitako ikerketa proiektuak finantzatzea.
Bigarrena. II. eranskinean datozen eskakizunak atzera botatzea.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, oinarri arautzaileen 12.4 artikuluarekin bat, gora jotzeko helegitea jarri ahal izango dute entitate eskatzaileek.
Barakaldo, 2018ko uztailaren 23a.
Osasuneko sailburuordea,
IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


