Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2019ko azaroaren 14koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ordezkapenetarako dirulaguntzak onartzen baitzaizkie eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko azaroaren 14koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez ordezkapenetarako dirulaguntzak onartzen baitzaizkie eranskinean aipatzen diren udal-administrazioei.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: HAEE
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 220
  • Hurrenkera-zk.: 5345
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/11/14
  • Argitaratze-data: 2019/11/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Dirulaguntza horiek euskara-eskoletara joateagatik egindako ordezkapenak diruz laguntzeko ematen dira, Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2005eko azaroaren 30eko Aginduaren 7. artikuluari eta ondorengoei jarraikiz. Agindu horren bidez, batetik, arautzen da Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoko herri-erakundeei eskainiko dien hizkuntza-prestakuntzako zerbitzua, eta, bestetik, arauak ezartzen dira euskara-ikastaroetara doazen udal-administrazioetako langileak ordezkatzeko dirulaguntzetarako.

Ikusi da ordezkapenak justifikatzeko udal-administrazioek aurkeztu duten dokumentazioa, eta dokumentazio hori aginduan ezarritakoarekin erkatu ondoren, honako hau

Ebazpen honen aurka, ezin da errekurtsorik jarri administrazio-bidean, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari aurkez dakioke administrazioarekiko auzi-errekurtsoa. Errekurtsoa jartzeko epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, aipaturiko 29/1998 Legearen 46. artikuluak xedatzen duen bezala.

Hala ere, aldez aurretik, erakunde honi errekerimendua egin ahal izango zaio, egintza ezezta dezan. Errekerimendua IVAPeko zuzendariari zuzendu beharko zaio, idazki arrazoitu baten bidez. Errekeritzeko epea bi hilabetekoa izango da ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Errekerimendua jaso eta hurrengo hilabetean erantzunik ematen ez bazaio, ukatutzat joko da (29/1998 Legearen 44. artikulua). Aurretik errekerimendua izan bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzeko epea, berariazko akordioa jaso edo isilbidez ezeztatuta jo eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko azaroaren 14a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik