Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2019ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko urtarrilaren 16ko Ebazpenaren huts-zuzenketari buruzkoa. Ebazpen horren bidez argitaratu da Euskal Autonomia Erkidegoan txanda-kontraturako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun izan diren entitateen zerrenda. Deialdia erakunde autonomo horretako administrazio-kontseiluak onartu zuen 2017ko uztailaren 26an egindako bileran. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko martxoaren 4koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko urtarrilaren 16ko Ebazpenaren huts-zuzenketari buruzkoa. Ebazpen horren bidez argitaratu da Euskal Autonomia Erkidegoan txanda-kontraturako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun izan diren entitateen zerrenda. Deialdia erakunde autonomo horretako administrazio-kontseiluak onartu zuen 2017ko uztailaren 26an egindako bileran.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 55
  • Hurrenkera-zk.: 1435
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/03/04
  • Argitaratze-data: 2019/03/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Funtzio publikoa

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, agiriaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak atzeman dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2018ko urtarrilaren 16ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita Euskal Autonomia Erkidegoan txanda-kontraturako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun izan diren entitateen zerrenda (2018ko urtarrilaren 23ko EHAA, 16. zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2018/365 orrialdean (2/1), Ebatzian, paragrafo bat eransten da, eta, ondorioz:

hau dioen lekuan:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea aipatutako dirulaguntzen onuradun izan diren enpresen zerrenda (txanda-kontraturako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzak). Dirulaguntza horien deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko uztailaren 26an egindako bileran (erabaki hori 2017ko uztailaren 28ko EHAAn argitaratu zen, 143. zenbakian). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adierazten da, ebazpen honen I. eranskinean azaltzen den bezala.

hau esan behar du:

Lehenengoa. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Euskal Autonomia Erkidegoan txanda-kontraturako laguntzen deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen onuradun izan diren entitateen zerrenda. Deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2017ko uztailaren 26ko bileran (2017ko uztailaren 28ko EHAA, 143. zenbakia). Onuradunen zerrendarekin batera, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoa ere adierazten da (ebazpen honen I. eranskina).

Bigarrena. Berariaz aipatzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren kofinantzazioa izan dela, Gazte Enplegurako 2104-2020 Programa Operatiboaren eta EAEko 2014-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko martxoaren 4a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.