Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2019ko otsailaren 14, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2019-2020 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan -baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere- alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra-zozketaren emaitza. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2019ko otsailaren 14, Langileak Kudeatzeko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2019-2020 ikasturtean ordezkogaiak kudeatzeko prozesuan -baita urtean zehar deitzen den edozein hautatze-prozesutan ere- alfabeto-hurrenkera zehaztuko duen letra-zozketaren emaitza.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 38
  • Hurrenkera-zk.: 973
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2019/02/14
  • Argitaratze-data: 2019/02/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abuztuaren 27ko Aginduaren bidez, onartu zen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia. Agindu horrek ezartzen du abizenen eta izenen araberako hurrenkera alfabetikoa izango dela berdinketa-kasuak konpontzeko irizpidea, eta urteroko zozketa baten bidez ebatziko dela zein letratatik hasi.

Halaber, letra horrek zehaztuko du zer hurrenkeraren arabera aukeratuko duten lanpostua ordezkogaiek, hau da, zozketa horretan ateratzen den letrak zehaztuko du nor izango den lehen ordezkogaia ikasturtean zehar deitu daitekeen edozein hautatze-prozesutan.

Zozketa 2019ko otsailaren 14an egin da, Langileak Kudeatzeko Zuzendaritza honen egoitzan. Horregatik guztiarengatik, honako hau