Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2020ko urriaren 20koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako dirulaguntzetarako diru-zuzkidura osoa aldatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2020ko urriaren 20koa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, literatura-itzulpenetarako dirulaguntzetarako diru-zuzkidura osoa aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 214
  • Hurrenkera-zk.: 4546
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2020/10/20
  • Argitaratze-data: 2020/10/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Ogasun; Instituzional; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
  1. 2020ko ekainaren 4an argitaratu zen EHAAn 2020ko apirilaren 22ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita 2020an literatura-itzulpenetarako dirulaguntzak emateko prozedura arautzen duen deialdia, Zuzendaritza Kontseiluak onartutakoa.

  2. Ebazpen horretako 2.1 artikuluan finkatu zen deialdi horretara bideratuko den gehienezko zenbatekoa hogeita hemeretzi mila (39.000) eurokoa izango dela.

  3. Lehen xedapen gehigarriaren arabera, ezarritako zenbateko osoa aldatu egin ahal izango da eta aldaketa horren berri EEIren zuzendariaren ebazpenaren bidez eman beharko da.

    Hori guztia kontuan izanik, eta lehenengo xedapen gehigarrian adierazitakoarekin bat etorriz,

Lehenengoa. Zuzkidura osoari hogeita bost mila (25.000) euro gehiago eranstea.

Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzeko agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Donostia, 2020ko urriaren 20a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.