Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 16koa, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita adikzioen eta droga mendekotasunen gaineko arreta integralari buruzko 1/2016 Legea ez betetzeagatik jartzen diren zehapenak ordezteko sistema arautuko duen dekretu-proiektua. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2021eko abuztuaren 16koa, Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita adikzioen eta droga mendekotasunen gaineko arreta integralari buruzko 1/2016 Legea ez betetzeagatik jartzen diren zehapenak ordezteko sistema arautuko duen dekretu-proiektua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 184
  • Hurrenkera-zk.: 4741
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2021/08/16
  • Argitaratze-data: 2021/09/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osasuneko sailburuaren 2021eko uztailaren 23ko Aginduaren bidez, aldez aurretik onartu da adikzioen eta droga mendekotasunen gaineko arreta integralari buruzko 1/2016 Legea ez betetzeagatik jartzen diren zehazpenak ordezteko sistema arautuko duen dekretu-proiektua.

Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko abenduaren 22ko 8/2003 Legearen 8.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, herritarren eskubide eta interes legitimoei eragiten dieten xedapenei entzunaldiaren izapidea egingo zaie. Era berean, xedapenen izaerak hala eskatzen duenean, jendaurrean jarriko dira.

Ildo horretan, proiektua egiteko prozedura hasteko aginduaren arabera, informazio publikoko izapide bat ireki behar zen, izapidetzen ari zen arauan interesa zuten gizarte-eragileen ahalik eta parte-hartze handiena bermatzeko.

Horregatik guztiagatik, Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen martxoaren 23ko 116/2021 Dekretuan aurreikusitakoarekin bat etorriz, honako hau

Lehenengoa. Jendaurrean jartzea adikzioen eta droga mendekotasunen gaineko arreta integralari buruzko 1/2016 Legea ez betetzeagatik jartzen diren zehapenak ordezteko sistema arautuko duen dekretu-proiektua, hogei egunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena. Aurreko paragrafoan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkezteko, dekretu-proiektuaren testua eskuragarri egongo da Legegunearen egoitzan Euskal araudiaren atarian.

Vitoria-Gasteiz, 2021eko abuztuaren 16a.

Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,

IAKI ARRIZABALAGA ORMAETXEA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.