Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko abenduaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2022ko urriaren 5eko Aginduaren bidez egindako laguntza ekonomikoen deialdian nekazaritza-sektorea finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbateko berria (Agindua, 2022ko urriaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntza-deialdi bat argitaratzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak emateko 2022ko ekitaldian, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren esparruan. Elkarteak programa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2022ko urriaren 5eko Aginduaren bidez egindako laguntza ekonomikoen deialdian nekazaritza-sektorea finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbateko berria (Agindua, 2022ko urriaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez laguntza-deialdi bat argitaratzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak emateko 2022ko ekitaldian, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren esparruan. Elkarteak programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 249
  • Hurrenkera-zk.: 5806
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/21
  • Argitaratze-data: 2022/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonoma; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 5eko Aginduak (zeinaren bidez laguntza-deialdi bat argitaratzen baita, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak emateko 2022ko ekitaldian, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren esparruan. Elkarteak programa) lehenengo ebazpenean ezartzen du berrehun eta hogeita hamabost mila zazpiehun eta laurogeita bi euro (235.782,00) bideratuko direla horretarako 2022. urtean, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan ezarritako aurrekontu-kredituaren arabera. Zenbatekoa honela banatuko da:

Nekazaritza sektorea: ehun eta hogeita hamabost mila zazpiehun eta laurogeita bi euro (135.782).

Elikagaien sektorea: ehun mila euro (100.000).

Bestalde, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuak 2. artikuluaren 3. zenbakian honako hau ezartzen du: eman beharreko laguntzen kopuruak ez du sektore bakoitzerako aurrekontu-kontsignazioa gaindituko, ez eta indarreko legeriak kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruz aurreikusi duenaren arabera aurrekontuetan ezarritako kopuru hori eguneratzetik ateratzen dena ere. Halakorik gertatuz gero, Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Zerbitzuen zuzendariaren ebazpen batek emango du horren berri, dirulaguntzak esleitu aurretik.

Horrenbestez, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzak erabaki du, egoki diren izapideak egin ostean, 2022ko ekitaldirako nekazaritza-sektorerako finkatutako kreditu propioak hirurogeita hamabi mila seiehun eta bat euro eta hogei zentimotan handitzea (72.601,20).

Arestian azaldutakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Orokorra Antolatzeko Printzipioen Legearen testu bategineko 49.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz eta azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei zuzendutako laguntzei buruzkoa. Elkarteak programan) ezarritakoaren arabera, zenbatekoaren handitzea argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Azalduko guztiagatik, honako hau

Argitara ematea Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko uztailaren 31ko Aginduan nekazaritza-sektorera bideratutako baliabide ekonomikoen zenbateko berria (Agindu horren bidez argitara ematen da, 2021eko ekitaldirako, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresarialei laguntzak emateko deialdia, Elkarteak programa, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan), berrehun eta zortzi mila hirurehun eta laurogeita hiru euro eta hogei zentimokoa (208.383,20); horrela, Elkarteak laguntza-programara bideratutako zenbatekoa, guztira, hirurehun eta zortzi mila hirurehun eta laurogeita hiru euro eta hogei zentimokoa da (308.383,20) 2022an.

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 21ekoa.

Zerbitzu zuzendaria,

IAKI ALDEKOGARAI LABAKA.