Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2022ko abenduaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan 2022ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzak arautzen dira (Elkarteak Programa). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2022ko abenduaren 29koa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuan ezarritako esparruaren barruan 2022ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako laguntzak arautzen dira (Elkarteak Programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 7
  • Hurrenkera-zk.: 155
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2022/12/29
  • Argitaratze-data: 2023/01/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonoma; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren (Elkarteak Programa) helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei zuzendutako dirulaguntzak arautzea.

Azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren (Elkarteak Programa) 9. artikuluko 4. paragrafoak aurreikusten duenez, dagokion arloko zuzendariaren ebazpen baten bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira dekretu honen babesean emandako dirulaguntza eta onuradun guztiak, eta, horrez gain, banan-banan jakinaraziko da aurreikusitako laguntzei buruzko ebazpena.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 5eko Aginduaren bidez, laguntza-deialdi bat argitaratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei laguntzak emateko 2022ko ekitaldian, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren esparruan (Elkarteak programa).

Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duena) 49. artikuluan xedatzen duenez, nahitaezkoa da dirulaguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Argitara ematea, herritar orok jakin dezan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2022ko urriaren 5eko Aginduaren babesean 2022ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honen eranskinean jasota dago). Agindu horren bidez, laguntza-deialdi bat argitaratzen da, Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreetako elkarte eta federazio profesional eta enpresaburuenei laguntzak emateko 2022ko ekitaldian, azaroaren 15eko 233/2011 Dekretuaren esparruan (Elkarteak programa).

Vitoria-Gasteiz, 2022ko abenduaren 29a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

JORGE GARBISU BUESA.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

RAL PREZ IRACHETA.